DENBORA LIBRERAKO BALDINTZAK BORROKATU!

c-joCR7_.jpgUrnietako baliabideak erabiltzeko zailtasunak ditugula identifikatu dugu. Horren aurrean, hauek dira gure eskaerak:

1. Frontoia. Frontoia beti irekita egotea, denon eskura. Giltza ez bada ezabatu nahi, erreserbak kudeatzeko webgune bat martxan jarri eta giltza jasotzeko leku bat egotea.

2. Egape eskolako patioa.
- Batetik, Frontoiko argia pizteko interruptore bat jartzea, 30 minutuko iraupena izango duena. Denbora hori igarota, automatikoki itzaltzea.
- Bestetik, ordutegi zabalagoa jartzea, gau erdiko 00:00 arte.

3. Kiroldegia.
- Pisten erabilera doakoa izatea.
- Horien guztien disponibilidadea ikusteko eta erreserbak kudeatzeko webgune bat sortzea.

4. Lekaio kultur etxea.
- Fidantzarik jarri behar ez izatea erabiltzeko.
- Erreserba burutzerakoan, kontrol soziala areagotzen duten galdakizun formalak ezabatzea (ofizinetan pertsonatu beharra, informazio pertsonala, jardueraren azalpena...)
- Azken momentura arte erreserbatzeko aukera ematea.

5. Liburutegia.
- Liburutegi berri bat, ikasteko baldintzak bermatuko dituena: ordutegi zabala, ordenagailuak, inprimagailua, irakur gela...
- Literaturarekin harremandutako jarduerak burutzea.
- Arte sorkuntzarako espazio erreserbatu bat, herriko sortzaileek proiektuak garatzeko lekua izan dezaten.

6. Sarobe.
- Areto nagusia doan erabiltzeko aukera izatea.
- Lekuaren disponibilidadea ikusteko webgune bat sortzea.

7. Musika gela.
- Boxen erabilera doakoa izatea.
- Erreserbatzeko webgune bat sortzea.

Firmar esta petición

Al firmar, autorizo a Urnietako GKS a entregar la información que proporciono en este formulario a quienes tengan poder sobre este tema.


O








Publicidad de pago

Haremos difusión de esta petición a 3000 personas.

Más información...